Amets Arzallusen hitzaldia Erronkariko landa eskolan - Amets Arzallusen hitzaldia Erronkariko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/12/23
2024ko azaroaren 21ean, Erronkarin, Zaraitzuko DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasleek eta Erronkariko DBHkoek Amets Arzallusen hitzaldi ederraz gozatzeko parada izan zuten.
Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983) bertsolaria, kazetaria eta bertso irakaslea da. 2023ko Bertsolari Txapelketa irabazteaz gain, lau aldiz nagusitu da Xilaba Bertsulari Xapelketan eta beste hainbestetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan.
Oraingoan, Ibrahimarekin batera Miñan liburuaren inguruan solas egiteko gonbidatu zuten eskolara. Eleberri honetan, Ibrahimak Gineatik Euskal Herrira etortzeko bidaia kontatzen du. 2019ko azaroaren 8an argitaratu zen liburua eta arrakasta itzela lortzen ari da, zenbait hizkuntzetara itzuli eta antzerkira ere eraman delarik.
Ibrahima eta Amets Arzallus, liburuaren egileak
Bisita baino aste batzuk lehenago, Otsagabiko eta Erronkariko eskoletako ikasleek Miñan liburua irakurri zuten eta zenbait galdera prestatu zituzten idazleari egiteko. Oso gustora egon ziren hitzaldian.
Eta bitartean, Otsagabiko eskolako DBH1. mailako ikasleek Erronkariko bidaia probestu eta Julian Gayarreren museora joan ziren Musikaren ikasgaitik.
Oraingo honetan Erronkariko Gurasoen Elkartea eta ikastetxeak antolatu zuten ekintza hau, eta zaraitzuarrak gonbidatu zituzten ikasleek harremanak sendotzen jarraitzeko.