Guarpenari ezau akabatan tenpra - Guarpenari ezau akabatan tenpra - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Erronkaribarko ikasleek Igariko barrakoiak bisitatu dituzte
2023/12/22
Topaketa Igarin eta barrakoietan
Bisita Memoriaren Nafarroako Institutuak prestaturiko "Memoria duten Eskolak" izeneko programaren barrenean burutu ziren. Igarin ikasleak Fernando Mendiola eta Ainara Rodriguezekin bildu ziren. Bi adituek azaldu zieten erregimen frankistak ezarritako lan behartuen bidez eraiki zen Igariko errepidearen historia. "Behartutako lanak gizateriaren eskubideen aurkako zerbait dira, eta, beraz, ikusarazi eta desagerrarazi egin behar dira", adierazi zien Mendiolak
Geroago, Fernando Mendiolak, Bidankoze eta Igari lotzen dituen errepidea eraikitzeaz arduratu ziren "esklaboen" egunerokoa deskribatu zuen: "Egunerokotasun gogorra zen: gaizki lo egitea, egun askotan hotzarekin, jaikitzea eta kafearekin zerikusirik ez zuen salda ilun bat gosaltzea".
Ahozko testigantzek gure historiaren alderdi ilunak ezagutzeko duten garrantzia gogoratu zuen Ainara Rodriguezek: "Ahozko testigantzak oso garrantzitsuak dira, askotan ikerketetarako, iragana bistaratzeko eta etorkizunari begira ikasteko".
Barrakoietan, lehenago berreraiki zuten barrakoia bisitatu zuten. Barruan informazio-panel batzuk irakurri zituzten, langileen bizitza xehatuz.
Ekitaldia monolitoan
Igariko gainean, ikasle guztiek letra batez margotutako eta errotulatutako harri bana eman zuten, eta bi mezu osatu zituzten. Lehenengoa erronkarieraz "Guarpenari ezau akabatan tenpra" eta bestea gaztelaniaz "Aprendiendo del pasado. Afrontando el futuro".
Handik, oinez joan ziren Bidankozeraino, erronkariarren ardibidea zeharkatuz, Erronkaribarko ondare immateriala dena.