Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Euskara ikasten sukaldean eta jolasean

2026/06/03

Bi ikuspegi, helburu bakarra: gozatuz ikastea

Lehen Hezkuntzako 2. mailako taldeak sukaldaritza-prozesuan jarri zuen arreta: osagaiak neurtzen, kantitateak kalkulatzen eta sukaldeko lanak egiten ikasi zuten. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek, berriz, urrats bat harago eman zuten: euren jatetxe propioa antolatu zuten! Sukaldatzeaz gain, zerbitzari eta bezero ere aritu ziren, agurrak, adeitasunezko esamoldeak eta euskaraz eskaera nola egin landuz.

 

Hizkuntzak sukaldean eta jolasaren bidez ikastearen onurak

 

  • Hiztegia bere saltsan

Errezeta baten bidez sukaldatzeak hizkuntza modu naturalean barneratzeko aukera ematen du. Ikasleek ekintza-aditzak (nahasi, bota, frijitu...) eta osagaien izenak ikasi dituzte, benetako objektuekin eta egoerekin elkarreraginean.

  • Eguneroko bizitzako egoerak

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoen jatetxe-simulazioa “ikaskuntza funtzionalaren” adibide bikaina da. Euskaraz hitz egiteko beldurra galtzea eta hizkuntza eguneroko egoeretan erabiltzea oso lagungarria da konfiantza sendotzeko.

  • Talde-lana eta autonomia

Sukaldeko zereginak banatzetik jatetxeko rol-jokoraino, ikasleek enpatia, antolakuntza eta motrizitate fina landu dituzte.

  • Oroimen esanguratsua

Esperientzia zuzenaren, emozioen eta jolasaren bidez eskuratzen diren ezagutzak hobeto finkatzen dira oroimenean. Eta emaitza hain goxoa denean, are gehiago!

📣Ez galdu gure sukaldari eta zerbitzari bikainen argazkiak eta bideoa! 

🎬👀 Ikusi nahi duzu nola moldatu ziren eta euskara zein ondo erabiltzen duten? Sakatu eta ikusiko duzu nola aritu ziren Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak elkarlanean proiektu berezi honi bizia emateko. 

Bideoa ikusi: 👉▶️

👀🌐👉 Albistea irakurri eskolako webgunean