Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Herriari onura ekarriko dion proiektua burutu du Otsagabiako eskolak balkoiko landareen inguruan

2023/11/26

Azaroaren 7an eta 9an “Loreak ikertuz, ingurunea zaintzen dugu” proiektuaren barruan, aldaxkekin egin genituen bi ekintza oso, oso interesgarriak.

Azaroaren 7an HH eta LH ikasleria bildu ginen Iñaki Zokorekin. Iñaki abeltzaina izanda,  oso gustoko ditu loreak, eta asko daki horien inguruan. Horregatik, eskatu genion laguntza, gure herrietan ikusten diren etxetako balkoiko loreetatik aldaxkak ateratzeko.

Modu honetaz lore batetik lau edo bost aldaxka atera daitezke hurrengo udaberrian lore gehiago izateko.

Azken asteetan, etxeetatik ur, esne eta xaboi botilak ekarri dira eskolara, eta lore batzuk ere ekarri ditugu. Lagun batzuek, zerrautsaz betetako zakuak ekarri zituzten eskolara.

Iñakik azaldu zigun nola kimatu behar diren gure loreak aldaxkak sortzeko, poliki poliki, loreari adarrak erditik baino beharagotik moztuz aldaxka asko lortu genituen. Aldaxkeei ere zituzten loreak eta hosto asko kendu geniezkien.

Ondoren, ur botilak moztu genituen erditik, eta zerrautsez bete ondoren aldaxka sartzen genuen eta botilari ze motatako lorea zen eta gure izena idatzi genuen. Bukatzeko ureztatu behar ziren, eta gure klaseetan gordeta ditugu, bakoitzak berarenaz arduratu behar da.

Hemendik aurrera experimento eta neurketa asko egingo ditugu. Adibidez, loreontzi batzuk eskolan gorde dira, beste batzuk negutegian eta beste batzuk kalean egongo dira. Temperaturak eta erroen hazkundea hiru tokitan neurtuko dugu negu osoan zehar, gero EXcel taula batean ikasle bakoitzak apuntatu beharko du eta matematiketan grafikak interpretatuko ditugu beste jardueren artean. Haur Hezkuntzakoek hazkundea kontrolatuko dute eta argazkiak egingo dizkiete lekuko grafikoa izateko.

 

Azaroak 9an, Eutsiko (Zahartze Aktiborako taldea) lau lagun etorri ziren eskolara. Beraiekin ikasitakoa partekatu genuen, eta beraiek nola egiten duten azaldu ziguten. Oso antzekoa zen baina Espartzako Javierrek eta Solek esan ziguten beraiek aldaxkak uretan sartuta mantentzen zutela, eta horrela egin genune probatzeko, ikusiko dugu zer gertatzen den!

Eufrasia eta Carlotirekin aldaxkak sortu genituen eta loreontzietan jarri genituen gure experimentuak garatzeko. Gainera geranio eta huntzaz gain beste lore batzuk ekarri zizikiguten (malbak, lirioak…), eta lore edo landare hauek beraiekin batera landatu genituen.

Orain aldaxkak egiteko prozedura dugu, eta metodo zientifikoen bidez gure ondorioak aterako ditugu, espero dezagun udaberrian loreak saltzea eskolako ikasbidaia ordaintzen laguntzeko. Irakasleek esan digute aurrerantzean, haziekin ere asko landuko dugu loreen inguruan den-dena ikasteko.