Arbizuko hezkuntza komunitateak eskolako kanpo eremua hobetu du - Arbizuko hezkuntza komunitateak eskolako kanpo eremua hobetu du - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/01/14
Arbizuko landa eskolak kanpoko eremua berritu eta ederdu berri du, ikasleek eta familiek aktiboki parte hartu duten lan komunitarioari esker. Bi larunbat goizetan, hezkuntza-komunitateak bat egin du ikastetxearen ingurunea espazio atseginago, hezitzaileago eta iraunkorrago bihurtzeko.
Lehen fasean, zurezko bankalak eraiki ziren. Ondoren, Sakanako Mankomunitateko Ekoguneko konpostontzitik konposta jaso zen, eta hainbat lore eta landare landatu dira, eskolako esparruari kolorea eta bizitza emanez.
Proiektu hau posible izan da familiek elkarrekin egindako ahaleginari esker, familia horien inplikazioa funtsezkoa izan baita ekimena aurrera ateratzeko, hala, landa-eskolaren ezaugarri diren lankidetza- eta partaidetza-balioak indartuz.
Proiektua aurrera ateratzeko, Sakana Kooperatibak 500 euroko dohaitza egin du.
Hori dela eta, hezkuntza komunitateak eskerrak eman nahi dizkio enpresari, beste behin ere eskualdean landa-eskola mantendu eta indartzeko erakutsitako
konpromisoagatik.
Jarduerak ikastetxearen itxura hobetzeaz gain, talde-lana, ingurumenarekiko errespetua eta ikasleen, familien eta ingurunearen arteko kidetza-sentimendua ere sustatu ditu.



