Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ardi-moztaile baten bisita jaso dute Otsagabiako landa eskolan

2026/03/16

Martxoaren 13an, ostirala, bisita berezia izan genuen Otsagabiko eskolako natur gelan. Andoni Eslaba, ardi-mozteko lanetan aritzen dena, eskolako aita eta gainera ikastetxeko ikasle ohia, gurekin izan zen bere lanbidea eta esperientzia partekatzen. 

Saioan zehar, Andonik ardiak mozteko lanari buruzko azalpenak eman zizkigun eta bera nola hasi zen kontatu zigun. Ikasleek ardiak mozteko dauden modu desberdinak, erabiltzen diren tresnak eta lanbide honek dituen zailtasun batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Askotan oharkabean pasatzen den arren, lanbide oso interesgarria dela ikusi genuen, gure inguruko landa-bizitzarekin eta tradizioarekin lotura estua duena.
Ikasleek galderak egiteko aukera ere izan zuten, eta Andonik bere esperientziako pasadizo batzuk kontatu zizkien. Jarduerak jakin-mina piztu zuen ikasleen artean eta gure inguruko lanbide tradizional bat gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. 

Bisita hau eskolan martxan jarri nahi den hondakinen tailerraren barruan eta kokatzen da. Helburua da ardiak moztu ondoren lortzen den artilea jasotzea, garbitzea eta lantzea. Ondoren, material natural hori eskolako arte-klaseetan erabiltzea da asmoa, material jasangarriak baliatuz eta haien atzean dauden prozesuak ezagutuz.
Horrela, ikasleek lanbide tradizional bat ezagutzeaz gain, ingurunea, jasangarritasuna eta sormena uztartzen dituen hezkuntza-proiektu batean parte hartzen dute.