Aresoko eta Goizuetako eskoletako ikasle eta irakasleek elkarrekin bisitatu dute Peru Harri - Aresoko eta Goizuetako eskoletako ikasle eta irakasleek elkarrekin bisitatu dute Peru Harri - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/05/23
Elkarren arteko harremanak indartu nahian dabiltza Aresoko Nazabal eta Goizuetako Andres Narbarte Xalto eskolak. Horretarako, eskutiz trukea egin dute eta martxoaren 21ean elkarrekin joan ziren Peru Harrira. Goiz pasa ederra egin zuten 74 ikaslek eta 13 ikaslek eta adi entzun zituzten Iñaki Perurenak emandako azalpenak. Peru Harriko bisita bukatzean, sartu-irtena ere egin zuten Erleta eskolan eta LH 5eko ikasleek bertsoa abestuz egin zieten ongietorria.
Goizeko lehenbiziko orduko euri zaparradek ez zuten bisita zapuztu eta aterruneak baliatuta Peru Harriko txoko guztiak ezagutzeko aukera izan zuten. Kuadrilla ederra bildu zen, Aresoko 26 ikaslek eta bost irakaslek eta Goizuetako 48 ikaslek eta zortzi irakaslek elkarrekin egin zuten irteera. Goizean goiz Peru Harrira iritsi eta Iñaki Perurenak ongietorria egin eta azalpen batzuk eman zizkien. Ez zuten aspertzeko tarterik izan: dragoiak ikusi, baserriko altxorrak ezagutu, katapultarekin harria bota, marrazkien ibilaldia egin, eskulturak ikusi... eta harria jasotzeko aukera ere izan zuten. Bisita bukatzean, autobusa hartu eta Erleta eskolako eremura joan ziren. Han, LH 5.mailako ikasleek bertso batekin ongi etorria egin zieten eta jolasean aritzeko aukera izan zuten.