Arimen Gauerako prestaketak Igantziko landa eskolan - Arimen Gauerako prestaketak Igantziko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
"Xanduli manduli kirrikiki, eman jatekoa guri"
2024/10/31
Arimen gaua edo gau beltza urriaren 31ko gauean egiten den ospakizun berezia da; batez ere hildakoen munduarekin lotuta dagoena. Idazki batzuen arabera, arimen gaua iristen zenean, ganbaretatik lau trapu zahar hartu, lastozko zapela buruan eta baratzeetan aurkitzen zituzten kalabazak, arbiak, patatak... hustu egiten zituzten eta aurpegi beldurgarriak mozten zizkieten, ondoren kandela piztu, barruan sartu eta oihalekin ere apaintzen zituzten, beldurra emateko.
Horrez gain, baserriz baserri eskean joateko ohitura zegoen; bertan, sari moduan fruituak, intxaurrak, gaztainak... jasotzen zituzten.
Tradizio hau herri ttikietan eta Landa Eremuetan ospatu izan da XX. mendearen erdialdera arte.
Gaur egun tradizio edo ohitura hori poliki-poliki berreskuratzen ari da.
Horren lekuko dugu Igantziko eskola: Haur Hezkuntzako ikasleek karetak egin dituzte astean zehar, baita aurpegiak margotu ere; eskolako koxkorrenek berriz, etxez etxe ibiltzerakoan erranen duten erranera ikasi dute "Xanduli manduli kirrikiki eman jatekoa guri" eta gaiarekin lotutako irakurgaiak aztertu dituzte; bertan ikusi eta ikasitakoarekin gaur gauean beraien irudimena martxan jarri eta etxeko lau ohialekin mozorrotuak ibiliko dira herriko xokoetatik.