Arizkungo landa eskola eski kanpainian - Arizkungo landa eskola eski kanpainian - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/02/17
Aurreko urtarrilaren 20an Baztango eskola txikietako LH 4., 5. eta 6. mailako ikasle guztiak (Arizkungoak barne) Izabara joan ziren aurtengo eski kanpainan parte hartzera.
Bertan, jarduera anitzez gozatzeko parada izan zuten bost egunez. Errutinetan antolaturik zeuden: goizean goiz, eskiatzera joaten ziren monitore batez lagunduta. Arratsaldez, berriz, ekintza desberdinak egiten zituzten, bertzeak bertze, herri kirolak, eko-jinkana, disco-partya… Eta ohikoa denez, herriko garbiketa egin zuten; izan ere, haurren joan-etorrietan dexente zikintzen da.
Han pasatako bost egunetan, Izaba herria ezagutu, lagun berriak egin eta ederki pasatzeko aukera izan zuten!