"Liburutegi pirata" jarri du martxan Santakarako landa eskolak - "Liburutegi pirata" jarri du martxan Santakarako landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/12/13
Joan den irailaren 29an pirata beldurgarriak agertu ziren Santakarako eskolan. Gelan sartu eta...a ze ikara sortu zuten!
Gero, inongo minik ez zietela eman nahi ikusi zuten; aitzitik, Sparrow kapitain gaiztoak ESKOLAKO LIBURUTEGIKO liburuak ez lapurtzeko laguntza eskatzera zetozen. Ez zen lan makala izan!
Hainbat proba eta enigma argitzeko, talde-lan bikaina egin behar izan zuten eta tenorez heldu ziren liburutegira. Baina merezi izan zuen, sari bikaina lortu baitzuten: liburutegiko txartelak eta txokolatezko txanponak. Bai goxoak!! Jarraian liburuen mailegutza burutzen hasi ziren. 5. eta 6. mailako ikasleak dira arduradunak eta asteartero egiten dute. Txartela eraman besterik ez da egin behar nahi duten liburua aukeratu eta etxera eraman ahal izateko.
Oso pozik daude daude ekimenarekin eta pila bat irakurtzen ari dira!