Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Arrazakeria eta aniztasun funtzionala lantzeko ekitaldi aberasgarriak egin ditu Urdazubi-Zugarramurdiko landa eskolak

2026/02/26

Hainbar ekitaldi izan dituzte Zugarramurdiko landa eskolan azken bolada honetan eta horien berri eman digute: 

Koloretako eskolak elkartetik, arrazakeria, xenofobia eta aniztasun kulturala lantzeko tailerrak egin genituen orain dela aste batzuk. Kongoko Errepublikatik etorritako Shairak lehen eskutik kontatu zizkigun gure herrialdera etortzeak suposatu zizkion zailtasunak eta baita sufritu zituen eta oraindik ere sufritzen dituen iruzkin arrazistak. Aski aberatsa izan zen!

Pasa den abenduaren 2an berriz, ANFAS elkartekoen bixita izan genuen Urdazubi eta Zugarramurdiko eskolan. Abenduaren 3an Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna dela oroitaraziz, elkartekoen eskutik hainbat jarduera eta informazio interesgarri eskuratu genituen. Lehenik Zugarramurdiko eskolakoen txanda izan zen; HH eta LH 1-2-3ko ikasleak gustora pasa zuten saioa. Ondotik, Urdazubiko eskolara etorri ziren eta LH 4-5-6 eta DBH 1-2ko ikasleak, denak elkarrekin, entzun genituen elkartekoen azalpenak.