Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Artea, soinuak eta bizipen partekatuak Iruritako eskolan

2026/10/29

 ARTE TAILERRA

 Peru Galbeterekin tailerrak

Gan den ikasturtean, artearen proiektua landu genuen, apirila, maiatza eta ekainan. Topaketen Eskola ekimenean parte hartu genuen. Peru Galbete izena duen artista etorri zen Iruritako eskolara.

Hiru egunez etorri zen. Saio horietan soinu desberdinak entzun eta sortu genituen: gorputzarekin, ahoarekin, instrumentuekin (ukelelea, pianoa, txirula desberdinak…), etab.

Gainera, soinuak grabatu eta kantak sortu genituen. Honez gain, ipuin bat kontatu zigun eta asmakizun eta jolas desberdinak egin genituen.

Arras interesgarria eta dibertigarria izan zen.

  

 

IRTEERA

Kondestable jauregira irteera

Urriaren 9an Iruritako ikasle eta irakasleak Iruñara joan ginen autobusez. Iruñean autobusetik jaitsi eta gosaldu genuen.

Kale Nagusitik Kondestable Jauregira iritsi ginen. Sarreran txanpon zaharrak ikusten geunden bitartean lurrikara bat sentitu genuen.

Han, Garbiñerekin bisita gidatua egin genuen eta eskola desberdinek egindako arte proiektuak ikusi genituen. Guk pasaden ikasturtean egindako proiektuaren bi argazki eta bideo motz bat zeuden.

Ondoren, gela handi ilun batean sartu ginen. Sokez egindako babes leku batean sartu ginen eta bertan ipuin bat entzun genuen.

Gero, Kondestable Jauregitik atera eta parke handi batera joan ginen. Parkean egurrezko enborrak zeuden, baita txirrista batera igotzeko tranpolin bat ere. Sarri, Takonerako parkera joan ginen. Bertan, paumak, beltxargak eta ahateak ikusi genituen.

  

Azkenik, komunetik pasa eta autobusean Iruritara bueltatu ginen.

Arras ongi pasatu genuen.

Berriemaileak:

Alazne Aguerralde, Ibai Eraso, Aiur Gamio, Ainara Iñarrea, Araia Arraztoa, Adei Bidegain, Izaro Echarte, Olaia Echarte, Teo Echeverría, Beñat Obregozo, Xuban Ormart, Julen Plaza, Oier Sarratea, Noemi Urrutia.

LHko 3. eta 4.mailako ikasleak (Gerezibeltxeta gela)