"Astue baino astopotrogoa!" herriko hizkeran egindako hirugarren antzezlana aurkeztu du Lakuntzako Herri Eskolak - "Astue baino astopotrogoa!" herriko hizkeran egindako hirugarren antzezlana aurkeztu du Lakuntzako Herri Eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/06/17
Herriko euskalkiaren biziraupenean bere aletxoa jartzeko asmoz, herriko eskolan Lakuntzako hizkeran antzezlan bat prestatzen hasi ziren duela hiru urte. Aurtengoa Astoa baño astopotrogoa! izenburupean, maiatzaren 16an aurkeztu zuten Lakuntzako kultur-etxean.
Bi emanaldi egin zituzten: goizean eskolako ikasle txikientzat eta Arbizuko herri eskolako ikasleetzat eta arratsaldean, publiko zabalari eskainitakoa. Kultur-etxea lepo betetzea lortu zuten antzezle lakuntzar gazteek.
Eskolako irakaslea den Ane Miren Iruretagoiena da antzezlan hauen gidoilari eta zuzendaria. Antzezlana osatzeko "oso lakuntzarrak" diren gaiak hartzen ditu. Aurten, esaterako, Lakuntzako Pertza udan ospatzen duten Aralarko San Migelera erromeria aukeratu du. Modu honetan, euskara azaleratu ez ezik, herriko ohiturak ere lantzea du helburu ekimenak.
Antzezlanean, hirugarren mailatik gorako ikasle guztiek hartu zuten parte, 40 ikasle inguruk. “Umorezko esketx txikiez osatutako pieza da. Ikasle bakoitzak bizpahiru esaldi esan behar izaten ditu. Kontua da denek ikastea bakoitzak esaten duena, baita besteena ere". Horrela entzutearekin batera herri hizkera "ezaguna" egiten zaie. "Batzuk etxetik dakarte, baina beste askok eskolan ikasten dute euskara, eta batua da. Badirudi euskara bakarrik eskolako zerbait dela, eta eskolatik kanpo ere sustatu nahi dugu". Hori da herri eskolak egiten duen antzezlanaren helburu nagusietako bat, herriko euskalkia sustatzearekin batera.
"Merezi du; lan asko da, baina helburua betetzen da". Esamoldeak ikastea da inportanteena. "Azkenean esaera horiek esaten bukatzen dute. Agian esaera osoa ez, baina gauza txikitxoak sartzen dituzte haien egunerokotasunean. Hori da politena.”