El alumnado de la Escuela de Aurizberri/Espinal descubre huellas de la historia: visita didáctica a los búnkeres - El alumnado de la Escuela de Aurizberri/Espinal descubre huellas de la historia: visita didáctica a los búnkeres - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/12/05
Aurizberri-Auritz artean dauden 50 bunker baino gehiago ezagutzeko aukera izan dute Aurizberriko Eskolako ikasleek. AEIOZU elkartearen eta herriko bi bizilagunen laguntzarekin, historia, memoria eta inguruko ondarea uztartzen dituen esperientzia bizi izan dute.
Duela 80 urte, gerra zibilaren ostean eraiki ziren bunker hauek, gaur egun gure ondarearen parte dira. Aurizberri eta Auritz artean, 50 bunker baino gehiago daude, eta herriko bi bizilagun aritu dira azken hilabeteetan haiek aztertzen, katalogatzen eta garbitzen. Haien lanari esker, herriko haurrek lehen eskutik ezagutu dute iraganeko garai baten historia.
Eskolara etorri ziren bunkerrei eta garai hartako egoerari buruzko azalpenak ematera, ikasleek historia modu bizi eta gertukoan ulertu zezaten. “Bunker hauek ez ziren inoiz erabili gerran, baina urteetan zehar herritarrentzat toki bereziak izan dira: artzainek babesteko, jolas egiteko edo egurra gordetzeko”, azaldu zuten.
Bisita honen bidez, eskola txikiaren hezkuntza-helburuak indartu dira: ingurua ezagutzea, memoria historikoa lantzea eta herriko bizitzan parte hartzea. Eskolako irakasleek nabarmendu dute “landa eremuko eskolek funtsezko eginkizuna dutela gure ondarearen eta kulturaren transmisioan; gure ikasleek ikasten dute beren herria eta historia baloratzen eta zaintzen”.
Bunker hauek, gaur egun, gure historiaren eta identitatearen lekuko dira, eta bisita honek aukera eman die haurrei iragana ulertu eta etorkizuneko belaunaldientzat gordetzeko beharra sentitzeko.


