Azpilkuetako landa eskolak "egun ttun-ttun" eta iñauteak ospatu ditu - Azpilkuetako landa eskolak "egun ttun-ttun" eta iñauteak ospatu ditu - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Aurtengo otsaila ospakizunez beteta izan dute Azpilkuetako eskolan. Izan ere otsailaren 21ean Iñauteak izan zituzten eta 28an Egun ttun-ttun
2025/03/27
Ospakizunaren albistea idatzi dute ikasleek:
Iñauteri egunean Ezkiz golako ikasleek gosaria prestatu genuen: bizkotxoa, ogia, txistorra eta salda. Ondoren 10ak inguru gazteak etorri ziren eta denek elkarrekin gosaldu genuen. Gosaldu eta dero Beñat akordeolaria etorri zen eta dantzan aritu ginen. Eguna bukatzeko frontonera joan ginen eta jokuak egin genituen.
"Egun ttun-ttun"ean, goizean Azpilkuetako haurrak eskean aritu ginen etxez-etxe. Bukatu genuenean mezara joan ginen.
Ondoren frontoian dantzak egin genituen eta gero denak elkarrekin bazkaltzera joan ginen.
Bazkal ondoan frontonera joan ginen eta jokuak egin genituen, adb. oilarrarena, aulkiena eta fi lipinoarena. Eguna bukatzeko, merendu-afaria egin genuen".
Azpilkuetako eskolako ikasleak