Badator, badator, Leitzaldeko eskolen Topaketa!! - Badator, badator, Leitzaldeko eskolen Topaketa!! - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/05/28
Goizuetarren eskutik jaso zuten iaz leitzarrek lekukoa eta maiatzaren 31rako egin dute hitzordua. Eskolarteko topaketen 24. edizioa izanen da aurtengoa eta, urtero bezala, festan elkartuko dira Arano, Areso, Leitza, Goizueta eta Ezkurrako haurrak, gurasoak eta irakasleak. Festarako gonbidapena eginez bideoa osatu dute Erleta eskolako ikasle eta irakasleek.
Leitzako Institutuan elkartu aurretik, elkar ezagutu eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak lantzea da festaren helburua.
Maiatzaren 31n, 11:00etan hasiko dira topaketak bisitariei ongietorria eginez. Karrapean haurrentzako tailerrak prestatuko dituzte eta 11:30etik aurrera, aurpegia margotu, eskulanetan aritu edo tatuajeak egiteko aukera izanen da. 12:30ean Erleta, Nazabal eta Andres Narbarte Xalto eskolek eta Euskara Zerbitzuak antolatutako sormen lehiaketako sari banaketa eginen dute. Lehenbizikoz antolatu dute lehiaketa, Lehen Hezkuntzako ikasleei egin diete parte hartzeko proposamena eta 284 lan bildu dituzte. Horietatik, bederatzik, kategoria bakoitzeko hiru lan onenek, sariak jasoko dituzte.
Segidan, Leitzako erraldoi eta buruhandien konpartsa aterako da kalera eta 13:00etan kalejira joanen dira Erleta eskolara. Bertan, bazkalduko dute. Bazkalondoan segida izanen du festak: haurrentzako jolasak antolatu dituzte 16:00etan, indarrak berreskuratzeko arratsaldekoa egin eta dantzaldia hasiko da 18:00 aldera eta festan ibiliko dira 19:15 arte.
ANIMATU ETA ETORRI!! 🌱🎉🫂💚🎤✨🤹♀️🌿🎉👩👩👦🎨🪗💃🍰