Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Badator SAKANAKO HERRI ESKOLEN FESTA!! Apirilak 12,Olazti.

2025/04/11

Sakanako Herri Eskolen jaia ospatuko dute apirilaren 12an Olaztin. Urtero herri bateko guraso elkarteak hartzen du festa antolatzeko ardura eta aurtengoan olaztiarren txanda izanen da. 

Ospakizunaren helburu nagusiak, Sakanako herri eskola ezberdinetako kideen topaketa egin eta bailarako eskola publiko eta euskalduna aldarrikatzea eta ikustaraztea izanen dira.

 

    ⏰ 10:30… 

 

ESKOLA PUBLIKO ETA EUSKALDUNA, herritik eta herriarentzat! 💓🤍💚 

 

Familien arteko topaketa, jolasa eta aldarrikapena! Plan bikaina! Apirilaren 12an, denok Olaztira!