Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Baztango landa eskolak "saltoka"

2025/01/30

Joan den abenduaren 13an, Almandozko, Iruritako, Lekarozko, Amaiurko, Azpilkuetako, Erratzuko, Arizkungo eta Zigako eskoletako ikasleak eta irakasleak Iruñako Salting parkera joan ginen.

Goizean goiz, autobusa hartu genuen eta zuzenean Iruñara joan ginen. Ailegatu ginenean, autobusetik jeitsi eta parkean sartu ginen. Barruan, hainbertze ohe elastiko, tirolina, 3m-ko jauzia, espumazko igerilekua, pantailak, saskibaloian jolasteko aukera… denetik zegoen eta arras gustora ibili ginen. 2 orduz salto eta salto ibili ondoren, hamaiketakoa jan, komunetik pasa eta berriro ere autobusa hartu eta etxera etorri ginen.

Egun paregabea izan zen eta eskolako irteerarik onena! Errepikatu nahi dugu!