Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Begoña Durruty artistak Oronozko landa eskola bisitatu du

2025/04/25

Martxoaren 10an Begoña Durruty  bere ibilbide artistikoa kontatzera eta erakustera joan zen eskolara. Marrazkilaria da eta liburu ezberdinetan egindako lanak erakutsi zizkien.

Berari buruzko informazioa jasotzeko, eskolako "koxkorrek" galdera batzuk egin zizkioten. Begoñak galderak erantzun zituen, eta ondoren, marrazketara pasatu ginuen.

Durrutyk, martxoaren 8a  Emakumearen Nazioarteko eguna duela gutti pasatua zela kontuan izanik, egun horrekin lotutako mural batzuk marraztea proposatu zigun, hau da, ikasle bakoitzak emakume ezberdin bat marraztea.

Muralak marraztetik amaitu eta gero, Begoñak mural bakoitzean kanta baten esaldiak idatzi zituen, eta denok kantatu egin genuen.

Azkenik, gure lanarekin eta artistarekin taldeko argazkia atera genuen.

Amaitzeko, egindako artelanak eskola sarreran jarri genituen.