Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Beirek bildu zuen atzo joko topaketa batean Tafalla eta Aragoiko Bailarako 12 landa eskolak

2025/06/10

Erdialdeko Garapen Partzuergoak sustatu zuen jardunaldia, eta Tafalla eta Aragoiko Haraneko landa-eskolen sareak batu zituen, "Eskola aktiboak, Herri biziak" lelopean, ikastetxe horien garrantzia ikusarazi eta esperientzien trukea sustatzeko.

Ikasleak eta irakasleak beren ikastetxeetatik joan ziren herrira autobusetan, eta irakasleak bi taldetan banatuta egon ziren: bata, ikasleei arreta emateko, jolas-jardueretako begiraleekin lankidetzan, eta, bestea, ikastetxeetako ordezkariak, lankidetza-jarduera gogoetatsuan:

Alde batetik, ikasleentzako jolas kolektiboak: haurrek herriko frontoi eta plazan banatutako jarduera ludikoetan parte hartu zuten. Bere programazioa hainbat balio modu ludikoan sustatzeko diseinatuta zegoen, hala nola lankidetza, landa-nortasuna eta bere herrietako kide izatearen sentimendua.

Bestetik, eskoletako ordezkariek, udalek, Erdialdeko Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak hainbat ekimen eta erronka partekatu zituzten mahai inguru batean. Bertan, mugikortasun aktiboaren eta teknologia berrien bidez ingurunea ezagutzearekin lotutako proiektuak, Santakarako Haur Eskola berria irekitzeko prozesua eta Udalak eta Partzuergoak abian jarritako proiektu pilotua (Beire) aurkeztu ziren. Denak ere, herriendako aukera paregabeak aurrera egiteko. Jarduera amaitzeko, erronka komunei buruzko eztabaida egin zen, besteak beste, etxebizitza-gabeziari eta lurralde horiek beren aberastasun eta beharrizanekin ikusarazteko beharrari buruzkoa.

Topaketak eskolen proiektuei amaiera emateko balio izan zuen, udalerri txiki horietako ikasleak gizarteratzeko eta, nola ez, landa-eskolen sarea indartzeko eta Erdialdeko herri horientzat gizarte- eta etorkizun-motor gisa duten funtsezko eginkizuna berresteko: 

 

Beire Pitillas Ujué Santacara Murillo el Fruto Rada Mélida Miranda de Arga Berbinzana Barásoain Añorbe Obanos

 

Informazio gehiago: albistea Diario de Noticias, Albistea Navarramedia, Extracto informativo

 

Nabarmentzekoa da Amaia Ruiz eta Alicia Ramos Pitillaseko eta Beireko ikastetxeetako zuzendarien papera ekitaldiaren antolaketan, eta Amaia Altuna eta Amaia Arregui bi landa-eremuetako koordinatzaileen lana, koordinazioan.

Era berean, Beire herriaren parte-hartzea eta harrera beroa eskertzen da.