Bihar Altsasun Sakanako Herri Eskolen Jaia - Bihar Altsasun Sakanako Herri Eskolen Jaia - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/04/24
Bihar, apirilak 25, Altsasuko Foru Plazan giro ederra sortuko da Sakanako Herri Eskolen Jaia ospatzeko. Aurten, gainera, 9 herri eskolak parte hartuko dute, eskola txikien indarra eta komunitatearen batasuna agerian utziz.
Egunak “Herri bat, eskola bat, euskalduna eta publikoa” leloa izango du ardatz, eta helburua argia da: Sakanako herri eskolak balioan jartzea, euskara eta eskola publikoa defendatuz, eta familientzako ospakizun parte-hartzailea eskaintzea.
Egitaraua 11:00etan hasiko da, tailer eta ekintza ugarirekin: henna, euskal dantzak, txapak eta abar. 12:00etan Fandabila Txarangak alaituko du plaza, eta ondoren, 12:30ean, hamaiketakoa izango da.
Eguerdiko unerik bereziena 13:00etan iritsiko da, Zelanditxorekin egingo den ekitaldi irekiarekin. Jarraian, 13:30ean, postre lehiaketa egingo da, eta amaitzeko, 13:45ean, festa borobiltzeko, Erraldoiak izango dira protagonista.
Antolatzaileek Sakana osoko herritarrei dei egiten diete bertaratu eta parte hartzera: euskaraz, publikoan eta herritik herriarentzat antolatutako jaia baita. 🎨🖌️💃🕺🌿
📍 Bihar, apirilak 25, 11:00etan, denok Altsasura! Zatoz festara! 📣 🎉🥳 🌈👨👩👧👦

