Bortzirietako ikastetxeen urtarrileko bilera - Bortzirietako ikastetxeen urtarrileko bilera - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/03/04
Bortzirietako Landa Eremuko Eskolak zonaldeko bertze eskolekin eta institutuarekin elkartzen dira hilabetero, proiektu komuna lotu eta garatzeko. Zonaldeko ikastetxe publikoetako zuzendariek parte hartzen dute bilera hauetan, baita bertako orientatzaileek ere, eta Bortzirietako Landa Eskolen Koordinatzaileak kudeatu eta dinamizatzen ditu.
Zonalde mailako Hezkuntza Proiektu bateratua dute, elkarlanean kanpaina ezberdinak martxan jartzen dituzte, eskola ezberdinetako ikasleek elkarrekin egiteko tailerrak antolatzen dituzte, zenbait kanpaldi bateratu prestatzen dituzte... Eta, unean uneko gaiei ere heltzen diete, nola ez.
Urtarrilekoan, Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko lotura egiten duen koordinazio bilera prestatu zuten; baita zonaldeko ikastetxeetako aurrematrikulazio kanpaina ere.
Ezinbertzekoa da lankidetza hau eskola ttikien biziraupenerako, irakasleen lana aberastu eta erraztu egiten baitu, azken finean hezkuntzaren kalitatea handituz.