Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/12/09
Zonaldeko ikastetxe guztiak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean ari dira; formakuntza hau, bertan sortutako beharretik abiatuz burutu da. Herrian herriko euskalkia bizirik mantentzea helburu du bai solastatzeko momentuan baita idazterakoan ere. Gure herri ttikiketako betiko hitzak , gure arbasoek utzitako altxorrak, "hagitz, aunitz, erran, solastatu..." bezalakoak bizirik mantendu nahi direlako.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, zure nabigazio azturak aztertuz informazioa hobeki eman ahal diezazugun. Nabigatzailean cookieak blokeatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu onartzen duzula cookieak erabiltzea. Argibide gehiago.