Bortzirietako Landa Eskolak kanpaldian daude abenduko opor aitzineko aste honetan - Bortzirietako Landa Eskolak kanpaldian daude abenduko opor aitzineko aste honetan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/12/19
Kanpaldietako antolaketa ongi finkatua dute zonaldean; Haur Hezkuntzak, Lehenengo zikloak eta bigarren zikloak ikasturtean zehar egiten dituzten irteerak eta kanpaldiak hiru herri txiki mailan egiten dituzte. Hirugarren zikloan ordea, planteamendua erabat desberdina dute eta irteerak hiru herri mailan egiten dituzten arren, kanpaldiak zonaldeko bortz eskolak elkarrekin egiten dituzte. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Toki Ona institutuan burutzen dutenez, modu aproposa da beraiek elkar ezagutu eta pixkanaka harremantzen hasteko.
Aurten gainera ez ohiko egoera bizitu da; izan ere, Aste zuritik eta Aste Urdinetik kanpo gelditu dira ikastetxe hauek. Hau horrela, irtenbide bikaina emanez gure eskoletako ikasleak egun zoragarriak pasa dituzte zonaldean, bertan, dagoen naturaz eta abenturaz gozatzeko IRRISARRI LAND parkean.
Esperientzia honek landa eremuko eskolaren zenbait erronka eta indargune nabarmentzen ditu. Herri txikietako talde txikiek eta baliabide mugatuek ezinbestekoa egiten dute ikastetxeen arteko lankidetza, hezkuntza-esperientzia aberatsak eta sozializazioa bermatzeko. Ekimen honekin, baliabideak optimizatzeaz gain, gizarte- eta hezkuntza-komunitate zabalago bateko kide izatearen sentimendua indartzen dute ikastetxeek, eskolatik institutura igarotzeko aukera errazten dute eta landa-inguruneen "isolamenduari" aurre egiten laguntzen diote. Aldi berean, erakusten dute landa eskola gai dela kalitate handiko hezkuntza-aukerak eskaintzeko, ingurunearekin lotuta eta balio pedagogiko eta sozial handia dutenak.



