Bruno Jiménezek, Kasedako landa eskolako zuzendariak, hitzaldia eman du Soriako CIEIR kongresuan - Bruno Jiménezek, Kasedako landa eskolako zuzendariak, hitzaldia eman du Soriako CIEIR kongresuan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/11/21
Kasedako landa-eskolako zuzendaria den Bruno Jimenezek, joan den larunbatean, "Ijitoen ondarea eta nortasun-ezaugarriak" hitzaldia eman zuen, Hezkuntza Inklusiboaren, Landa-inguruneen eta Erronka Demografikoaren I. Kongresuan, Soriako Unibertsitate Campusean, azaroaren 17an, 18an eta 19an.
Landa-eremuko irakasleen prestakuntza-prozesuak indartzeko, ezagutza zientifikoko sareak eraikitzeko eta landa-eremuko hezkuntza-sektorean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko helburuarekin antolatu da kongresu hau. Landa-hezkuntzaren balioa berreskuratuko duten esperientziei, gaiei eta ikerketa-ikuspegiei buruzko elkarrizketa-gune bat sustatzea, eta Espainia hutsari buruzko irudimen orokorra eta hezkuntza-egoera berriak birpentsatzeko beharra indartzea ere ditu xede.
Horretarako, landa-eskolako hainbat pertsona ezagunek, ikertzailek eta/edo irakaslek hartu dute parte. Pilar Abós (Zaragozako Unibertsitatea), Dennis Beach, Begoña Vigo, César Bona, Mariví Elena, Javier Castillo, Martín Pinos, etab. hainbat eskualde eta herrialdetako ikerketak eta esperientziak azaldu zituzten, eta Bruno Jiménezek, bere azalpenarekin, amaiera eman zion kongresuari.
Bere hitzaldian, hezkuntzaren munduan izandako esperientzia kontatu zuen, Zangozako eskolako ikasle izatetik, gaur egun Nafarroako zuzendari ijito bakarra izanik, Kasedako ikastetxeko zuzendaritza eraman arte, eta Hezkuntza-sistemaren gabeziak eta erronkak aztertu zituen, ikasle ijitoen itxaropenak eta emaitzak hobetzeari dagokionez.