Campamento del Instituto Ainariak de Roncal a la Virgen de la Peña Salvatierra de Esca - Campamento del Instituto Ainariak de Roncal a la Virgen de la Peña Salvatierra de Esca - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/05/26
Joan den maiatzaren 2an eta 3an, Ainariak Institutuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako G ereduko ikasle eta irakasleek irteera bat egin zuten Zaragozako Salvatierra de Esca herrira. Bertan, "Virgen de la Peña" gailurrean pasa zuten gaua. Horrela, haietako zenbaiten jaioterria sakon ezagutzeko aukera izan zuten.
Salvatierrako herrigunean elkartu ondoren, ikasleak eta irakasleak pilotalekura joan ziren giharrak berotzera berotzera, frontenis txapelketa labur baina biziarekin.
Ondoren, taldea Peñako Ama Birjinaren gailurrerantz abiatu zen. Honek Erronkariko Burgi udalerriarekin egiten du muga.
Ibilbideko lehen interesgunea Obelbako antzinako giza kokalekua izan zen. Salvatierratik gertu dago eta garai batean hantxe bizi zen jendea, Aragoiko erresumak XII. mendean Salvatierra de Esca herria sortu baino lehen.
enn pertzepzio pertsonalek aberastutako azalpen historikoak jaso ondoren, hurrengo helburua gailurreko baseliza bera izan zen. Zenbait orduz gorantz egin zuten, bertako gazteek beren ezagutzekin aberastzen zutelarik ibilbidea.
Behin tontorrera iritsita taldeak kofradiaren aterpean hartu zuen ostatu. Kofradiak, institutuko ikasleek erabili zitzaten ireki zituen adeitasunez aterpeko ateak, irteera hau ahalbidetuz.
Behin han goian, mendebaldeko Pirinio osoaren eta erdikoaren zati baten bista pribilegiatuez gozatu ahal izan zuen taldeak gaualdi atsegin bat pasatu baino lehen.
Hurrengo goiza Salvatierra de Esca eta Sigüeseko basozainen hezkuntza-bisitarekin hasi zen. Ordu pare batez, Aragoiko bi basozainek beren natura, toponimia, arkeologia eta giza ezagutza aberatsa partekatu zuten ikasle eta irakasleekin, eta talde osoak saio ederra igaro zuen basozainen eskutik. Bukaeran, Larrako trikuharrira bertaratu eta adituen eskutik aztertu zuten guztiek. Gaur egun, ia-ia Burgiko mugan dagoen trikuharri hori da Zaragozako probintzian ziur identifikaturik dagoen bakarra. Behin basozainei agur esan eta gero, espedizioa Erronkariko eta Salvatierrako aziendek partekatua den Sasiko paraje ederrerantz abiatu eta handik Burgira jaitsi zen, horrela Pirinioetako natur giroan adiskidetasun eta hezkuntzaz beteriko bi egun hauek amaitutzat emanez.
Nabarmendu eta eskertu egin behar da Salvatiarreko ikasleen familien laguntza adeitsua, jarduera aurrera ateratzen lagundu baitzuten azpiegiturarekin.
Oso esperientzia polita izan da, errepikatzeko modukoa!