Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lasterketa solidarioa antolatu du Deikazteluko ikastetxeak

2022/05/06

Dicastilloko Virgen de Nievas landa eskolak karrera solidarioa antolatu zuen apirilaren 2an, Save The Children GKEarekin batera.

Hezkuntza-komunitate osoak hainbat modutan hartu zuen parte “Kilometro solidarioak” lasterketa antolatzen eta abian jartzen, eta jo eta su ibili ziren goiz osoan, elurra ari bazuen ere.

Oso eskertua agertu zen eskola ikasle, irakasle, familia, merkatari,  eta parte hartu zuten guztiekin egindako ahalheginagatik.