Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Elkar ezagutzeko ospakizunak antolatu dituzte Pirinioko landa eskolek

2024/05/28

Xeieskola, eskolaren eguna Garraldan 

Apirilaren 20an eskolako xeia ospatu zuen Garraldako ikastetxeak.

OSpakizuna goizeko hamaiketan hasi zen eta 11:15etan, ikasleentzat herrian barrena, krosa egon zen. Ondoren, 12:00etan hainbat tailer egon ziren: Herri kirolak, aurpegi margoketa eta puzgarriak. Ostean, fanfarrea atera zen herritik eta ondoren 14:30ean pistan gurasoek prestatuko bazkaria izan zuten. Txikientzat makarroiak eta izozkia egon zen, eta handienentzat entsalda, oilaskoa eta postrearentzako familiak ekarritakoak. Bazkaldu eta gero, 16:30ean bingo musikatuan jolastu zuten eta bukatzeko, arratsaldeko bostetatik bederatziak arte dantzaldia egon zen pistan. Egun ederra pasa zuten ikasle, irakasle eta familiek elkarrekin.

 

Pirinioko DBHko ikasleak Otsagabian

Apirila ongi bukatzeko, Pirinioko DBHko ikasleok Otsagabian topaketa egin zuten Pirinioko Euskara Batzordeak antolaturik. Bertan Otsagabiko, Garraldako eta Erronkariko ikasleak elkartu ginen eta hainbat ekintza egin zituzten. Astelehen eguerdian Otsagabian elkartu ziren eta frontoian bazkaldu zuten. Bazkaldu ondoren, taldetan elkartu ziren eta bingo musikatuan eta jolasetan aritu ziren. Ondotik “Gartxot” filma ikusi zuten. FIlma ikusi eta gero afaldu eta denbora libreaz gozatu zuten. Kostata, festa handia zutelako, baina lortu zuten lo egitea Zatalarrañasen.

Hurrengo goizean goizean zehar jokuak izan zituzten eta Asisko Urmenetaren hitzaldia izan zuten. Bazkaltzeko Otsagiko hiru herritarrek otapurrak prestatu zizkieten, izugarri goxoak! GEro herrira itzuli ziren autobusez.

Oso eskertua dago ikas-komunitatea Pirinioko Euskara Zerbitzuek laguntza eman dietelako! Esperientzia polita izan zen, oso ongi pasatu zuten eta errepikatuko dutela espero dute.