Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bizikidetzaren XI.Astea ospatu du Otsagabiko Eskolak

2024/04/19

Joan den martxoaren 25, 26 eta 27an XI. Bizikidetza Astea ospatu zen Otsagabiko Eskolan. Migrazio prozesuak ardatz harturik, hainbat jarduera egin zuten hiru egun horietan zehar. 

Lehenengo egunean, LH3tik gorako ikasleek eta DBHkoek “Ubuntu 6.0” deituriko jarduera egin zuten, SEI Elkarteak gidaturik. Jolas-tailer bat BreakoutEdu metodologiarekin, zeinetan partaideek lehenengo pertsonan bizi zituzten migrazio istorioak. Jolasa talde hausnarketa batekin bukatu zen, partaide guztien lankidetza beharrezkoa izan zelarik.

 

 

 

Egun horretan bertan, arratsaldean, Guraso Elkartearen eskutik antolaturik eta SEI Elkarteak moderaturik, “Diálogos transculturales: construyendo comunidad” izeneko mahai-ingurua egin zen, Otsagabiko biztanle diren Maribel eta Rosalbaren partaidetzarekin. 30 pertsona inguru bertaratu ziren mahai-ingurura eta bizitza lekukotza interesgarriak entzuteaz gain, migratzearen ondorioz sortzen diren zailtasunez, integrazio ona lortzeko gakoez, espazio komunak partekatzeko beharrak eta aniztasun kulturalak ekartzen duen aberastasunaz hausnartzeko ere baliagarria izan zen. Eskolatik, Maribel eta Rosalbari (baita azken unean etorri ezin izan zen Carmeni) eskerrak eman nahi dizkiegu beraien ekarpen baliotsua egin izanagatik, baita Guraso Elkarteari ere, emandako babesagatik.

 

 

Asteartean, HH eta LH1 et 2. mailako ikasleek “Josepharen abestia” izeneko ipuina landu zuten eta horren inguruko marrazkiak egin zituzten. Bertzetik, LH3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak bezperako mahai-inguruko partaideen herrialdeen inguruan informazioa bilatzen eta lantzen aritu ziren, bukaeran horma-irudi batzuk egiteko, migratzeko arrazoien, beharren, bizipenen eta ondorioen inguruan hausnartu bitartean.

 

 

  

 

Asteazkenean, LHko ikasleek “Ongi xin Zaraitzura” dekalogoa sortzen aritu ziren, guregana bizitzera etorriko diren pertsonak komunitatean sartzeko laguntzeko hainbat jarraibide bildurik. Bukatzeko, HH eta LHko ikasle guztiek batera jolas kooperatiboak egin zituzten.