Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Doluaren inguruko hitzaldia antolatu du Aresoko landa eskolak

Manex Beristain hizlariak gidatuko du saioa berak idatzitako "Azken agurra amari" ipuinaren bitartez

2024/01/15

Aresoko Nazabal eskolako irakasleek haur eta familiekin batera dolua jorratzeko prestakuntza saio bat antolatu dute martxoaren 22rako.

Bertan dolua landuko da hain zaila den gaiari ikuspegi eta tratemendu ezberdin bat emanez. Izan ere, ipuin bat hartuko du ardatz Manex Beristain irakasleak.

Azpeitian jaiotako psikomotrizistak, "pasioz ipuin-kontalari eta ipuinak idazteko abenturan dabilen pertsona bezala aurkezten da, bizitzak heriotzaren gaia lantzeko aukera eman diona bai modu pertsonalean baita sormenetik ere. Proiektu zabalago batean murgildua dabil egun, barreterapia saioak ere egiten dituela. "Negarra eta parra" esaten omen zion osaba batek, gerora hari luze baten hasierarako muturra izanen zen ideia eskaintzen ari zitzaiola jakin gabe.

Aresoko Nazabal eskolan burutuko da saioa zonaldeko helduak seme-alabekin edo gabe parte hartzen ahal dutelarik.