Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Txef egun batez Eloko landa eskolan

2026/03/05

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek, 5 urteko haurrak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak barne, ilusio handiz amaitu dute elikadura osasungarriari buruzko proiektua. Saio desberdinetan zehar, dieta orekatu baten garrantziaz ikasi dute, elikagai taldeen inguruko ezagutza landu dute eta txikitatik ohitura osasungarriak hartzearen garrantziaz jabetu dira.

Proiektuaren azken jarduera gisa, ikasleek ikasitakoa praktikan jarri dute gelan euren gosaria prestatuz. Ilusio eta parte-hartze handiarekin, aukera erraz eta osasungarriak prestatu dituzte, esperientzia praktiko eta hezigarri batez gozatuz.

Jarduera honek landutako ezagutzak sendotzeaz gain, autonomia, talde-lana eta gelako bizikidetza ere sustatu ditu. Zalantzarik gabe, egun berezi eta zaporetsua izan da guztientzat.

Albiste osoa hemen