Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Aresoko Nazabal eskolaren 100.urteurrena ospatzeko prestatzen hasi dira

2021/10/13

Aresoko Nazabal Eskola 1922an eraiki zen. Aresoko semea zen Domingo Nazabalek herriari eman zion eraikina dohaintzan, herriko eskola izateko baldintzarekin.

2022an ehun urte beteko ditu, beraz, eta Nazabal Eskolako ikasleak hasiak dira ospakizunerako prestaketetan.

Lehendabiziko ekimena, LH4-5-6ko ikasleek eskolako patioan egin duten horma irudia da eta pesta egun oparoa aurrikusten dute. Ikasle eta irakasleak, ikasle ohiak (horietako asko orain eskolako guraso direnak) eta herritarrak gogotsu dira ospakizunerako.