Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Obanosko eskola, Hezkidetzarekiko konpromezua berresten

2022/11/11

Obanosko landa-eskolako ikasleek, Milthon Duarte margolariaren agindupean, hezkidetzako horma-irudi bat margotu zuten elkarlanean. Egun horietan bero handia egin zuen arren, asko gozatu zuten jarduera horretaz, prozesu osoan aktiboki parte hartzeko aukera izan baitzuten.

Guatemalako pintore artistikoa da Milton eta Iruñean bizi da.

Horma-irudi polit honek agerian uzten du ikastetxeak hezkidetzarekin duen konpromisoa, eskubideen eta aukeren berdintasunaren, hezkidetzaren eta pertsona guztien arteko tratu onaren alde egiten baitu.