Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bizikidetzaren IX. Astea Otsagabiako landa eskolan

2022/06/02

 “Nigandik mundura” lelopean eta helburu nagusia hezkuntza komunitateko kideen arteko ezagutza handitzea eta migrazio prozesuak bizi izan dituzten zaraitzuarren bizipenak ezagutzea izan delarik ospatu dute aurtengo edizioa.

 

 

 

 

Jarduera anitzak antolatu zituzten eta parte hartze handia lortu zuten egitarau berezian.

 

Astelehenean, nork bere buruaren ezagutzera bideratutako jarduera burutu zuten.

Asteartean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek balioen inguruko jarduera bat egin zuten, Sol Pachecok gidaturik eta, ondoren, Phenoclim proiektuaren baso zatiaren inagurazioa egin zuten Osaten. DBHko ikasleek topaketa izan zuten goizean zehar Garralda eta Erronkariko ikasleekin batera. Arratsaldean, Gizarte Zerbitzuak antolatutako “Gozamenez Kutxa” jarduera, sexualitateari buruzkoa, egin dute. Asteazkenean, ikasle guztiek batera lan egin dute eta migrazio prozesuak bizi izan dituzten Zaraitzu Ibarreko ikasle edo gurasoak izan dira protagonista. Elkarrizketak izan dituzte ikasleekin eta eguerdian kulturarteko hamaiketakoa egin da. Ondoren, zumba saio bat gidatu du Mariana Lunak. Bukatzeko, ikasleek itxiera jarduera egin dute eskolan.

 

Azpimarratzekoak izan dira astelehen eta astearte arratsaldetan Guraso Elkarteak eta Gizarte Zerbitzuak antolatutako jarduera interesgarriak: kulturarteko topaketa bat bideo emanaldi, ipuin kontalari eta merendu goxoarekin eta zumba saioak, gusto handiz hartu baitzituzten partehartzaileek.