Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Otsagabiako azaroaren 25eko kronika

2022/11/30

Otsagabiako landa eskolako ikasleek beuren eskolan martxan jarritako ekintzen berri bidali digute. Hona Emakumeen Aurkako Indarkeria Deuseztatzeko Egunaren kronika:

"Aurreko ortziralean, azaroak 25 izanda, eskolan ekintza batzuk egin genituen, haien artean: hitzaldia eta taula batzuk bete eta podcast bat egin.
DBHko ikasleon kasuan, hasieran, "Pirimakume"ko neska batzuk etorri ziren eta haiek hitz egin ziguten pixka bat gaiaz. Denbora bat pasa ondoren, taldeka jarri ginen eta taula batzuk bete genituen Pirinioko berdintasunaren inguruan.
Ekintza hau eta gero, argazki bat atera genuen eskola osoa frontoian eta klasera itzuli ginen. Han, bigarren ekintza egiten hasi ginen, podcast bat sortzea zen. 


Sortutako podcastak esteka honetan entzuten ahal dira: 

https://docs.google.com/document/d/1iDxQMqEgKF0aMqSQbj1khAfHSDpJvFis8CbTTBsEV3E/ edit?usp=share_link

Bertzalde, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ere Pirimakumeko kideekin egon ziren. Bertzetik, eskolako argazkia egiteko leloak eta pankartak sortu zituzten eta hainbat kanten mezuak ere
aztertu zituzten".