Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lankidetza-hitzarmena sinatu dute Igantziko eskolako Hezkidetza Batzordeak eta Lorhazi taldeak

2023/11/16

Azaroaren 25a gainean dugula, eta Hezkidetzaren proiektuaren barrenean,  BERDINTASUN BATZORDEA sortu dute Igantziko landa eskolan.

Irakasle eta ikaslez osatutako taldea da eta ikasturtean zehar ekintza, ospakizunak, e.a. antolatzeko eta kudeatzeko helburuarekin sortua da. 

Oraindik taldearen nondik norakoak zehazten ari dira lan-taldean, baina hasteko, eta ikasleek hala eskatuta, herriko emakume taldea den Lorhaziko gonbidatu dute eskolara. Lorhaziko bi kidek beraien sorrera eta nondik etorri zen azaldu dute, baita azaroaren 25era begira zer prestatzen ari diren aurkeztu ere.

Honez gain, emakumeen talde honekin ekintzen antolaketan elkarlanean aritzea erabaki dute, eskolako Hezkidetza Batzordeak eta Lorhazi taldeak. Horretarako, Lorhazirekin harremanetan jarriko dira eta alderantziz, denen adostasuna bilatzeko estrategiak jarriko dira abian eta ekintzak aintzinera aterako dira herrian.

Oraingo honetan ere, herri ttiki honek bizirik irauteko denen parte hartzea eta inplikazioa beharrezkoak direla kontzientziaturik daudela erakutsi digute igantziarrek.