Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Baztango eskola ttikien besta Almandozen

2023/10/25

Urtero bezala, aurten ere Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango eskola txikiek bat egin dute beren aldarria lau haizetara zabaltzeko: "EUSKAL ESKOLA PUBLIKOEN ALDE, BAITA LANDA EREMUAN ERE!"

Aurtengoan, bada, Almandozi zegokion besta aitzinerat eramatea. Horretarako, Almandozko eskolako guraso elkartea martxan paratu eta besta borobila prestatzea lortu du. Azpimarratzekoa da guraso elkarteak bestaren antolatzaile bezala egin duen lana; izan ere, sei familiek osatzen dute gaur egun elkartea, eta, ondorioz, esfortzu berezia egin behar izan dute besta hau aitzinerat eramateko.

Horrela bada, aipatu, besta egun honek egitarau zabala eskaini zuela. Hasteko, goizeko 10etan harrera ekitaldia egin zen herriko eskolako atarian: eskolako guraso elkarteko kide den Maider Atxak agur hunkigarria irakurri zuen eta jarraian, eskolako ikasleek kopla batzuk abestu zituzten.

Eskola ttikien bestaren agurra

 

Ondotik, hankak mugitzeko unea ailegatu zen: horretarako, bi ibilbide zeuden aukeran, ibilbide motza (2,2 km-koa) eta ibilbide luzea (6,5 km-koa). Behin ibilbidea akituta, eta goizari amaiera emateko, frontoi inguruan ekintza desberdinak eskaini ziren, bertzeak bertze, hamaiketakoa, aurpegi margoketa eta ipuin kontalaria.

Bazkalorduan, 300 lagun baino gehiago elkartu ziren frontoian bazkari autogestionatuari bidea emanez eta bazkariaren ondotik, haurrendako ekintzak egon ziren, hala nola, puzgarriak, arku-tiroa eta egurrezko jolasak.

Dantzaldiarekin eman zioten amaiera besta egunari, Hauspolariak taldearekin eskutik.

Egun eguzkitsuak aukera paregabea eman zuen besta goxo eta alaia edukitzeko, gainera!

Almandozko guraso elkarteak besta egunaren balorazio arras posotiboa egin du eta Zigako guraso elkarteari pasa dio lekukoa, eskolak bizi duen une zail honetan indarra eta elkartasuna adieraziz. 

Landa Eremuko Eskolak elkarrekin, aitzinerat! GORA LANDA EREMUKO ESKOLAK eta GORA ESKOLA TTIKIEN BESTA!