Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Etxarri Aranatzeko San Donato Herri Eskolak "Lau Haizetara" irratsaioa jarri du martxan

Ikasleen ahozkotasuna hobetzea xede nagusi duen eskola irratiak hilero zuzeneko irratsaioa eskainiko du

2024/01/10

Proiektuak, ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzeaz gain, haiek sortutako ekoizpen idatziei erabilera funtzionala ematea bilatzen du; prozesuan, komunitatearekin elkarlana eta ikasleen motibazioa, ekintzailetza eta ikaskuntza konpetentziala sustatuz.

Saio bakoitzak, ikastalde bakoitzak aurretik zehaztutako gai nagusi baten inguruan sortutako ekoizpen ezberdinak bilduko ditu: elkarrizketak, igarkizunak, biografiak, txisteak, abestiak edo albisteak, besteak beste. 

Dena dela, ez dira eskolako ikasleak izanen irratsaioetako partehartzaile bakarrak; izan ere, programa bakoitzean hainbat herritar gonbidatuko baitituzte, modu honetan, ikastetxeko ateak komunitateari irekiz. Lehenengo emanaldi honetan esate baterako, gonbidatu berezia izan dute eskola irratian. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Pilar Zabala etxarriarra elkarrizketatu dute, eta hari esker, gerrate zibilaren eta frankismoaren garaia hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dute. Beraz, ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko, landa-inguruneetan eskola eta komunitatearen artean dagoen hurbiltasuna probesten duen proiektua dela esan dezakegu. 

Kazetari gazteen lehenengo irratsaioa entzun nahi baduzu, egin Klik eta gozatu emanaldiarekin!