Patataren Eguna Lakuntzako herri eskolan - Patataren Eguna Lakuntzako herri eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/10/20
Egun berezia antolatu du Lakuntza HLHIPak patataren landaketari bukaera emateko.
Aurreko maiatzean patatak ereiteari ekin zioten Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek eskolako baratzean. Gero, jorratze-lanak iritsi ziren, belar txarrak kendu eta landare bakoitzaren inguruan lurra pilatu zuten, landareak indartzeko.
Uda ona izan dute, bero egin duen arren, euria ere bota duelako. Hortaz, eskolako lehenengo klase-egunean patatak bildu zituzten. Uzta polita jaso zuten!
Azkenik, urriaren 10ean Patataren Eguna ospatu zuten. Gela bakoitzak, errezetak bilatu, irakurri eta idatzi ondoren, jaki ezberdinak prestatu zituen herriko elkartean hainbat gurasoren laguntzarekin, beti ere patata erabiliz. Ondoren, eskolako sarreran errezeten erakusketa antolatu zuten.
Eta, nola ez, amaitzeko, bapo-bapo jarri ziren! Zer gehiago behar da ongi pasatu eta asko ikasteko?