Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Euskararen eguna Arraiozko eta Azpilkuetako landa eskoletan

2023/12/21

Arraioz

Abenduaren 5ean, Azpilkuetako eskolako ikasle eta irakasleek Euskararen eguna ospatu zuten. "Ezkiz" gelakoek (4., 5. eta 6. mailakoak), eskola guztirako txistorrada goxo-goxoa prestatu zuten eta eskola osoak hartu zuen parte hamaiketakoan.  

 

Ondoren, tripa ongi beteta zutela, herrian barna kalejiran herria alaitu zuten Nahia Baylon trikitilariaren eta eskolako pandero-joleen laguntzaz, eta kantuz.

 

Euria egin zuen arren, primeran pasatu zuten. Hemen duzue egun horretako bideo txiki bat.  BIDEOA IKUSI 

 

GORA EUSKARA!!!

----------------------------

 

Azpilkueta