Euskararen eguna Igantziko landa eskolan - Euskararen eguna Igantziko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/12/11
Euskararen egun musikala ospatu zuen Igantziko eskolako komunitateak Euskararen Nazioarteko Egun, abenduak 3, eta Euskaraldiaren bukaerarekin batera, abenduaren 2an.
Eguerdian herriko frontoira hurbildu ziren ikasle eta irakasleak eta abesti bana kantatu zuten talde guztiek: Sanferminetako bat, Txantxibiri, Urtxintxak oihanean, Uso xuria, eta bukatzeko, aurtengo Euskaraldiaren abestia kantatu zuten guztiek elkarrekin.
Ikuskizunaz gozatzera hurbildu ziren gurasoz eta herritarrez bete zen frontoia eta ederki pasa zuten denek.
Argazkitan ikus daitekeen moduan, trikitixa ere lagun izan zuten zenbait abestitan.