Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Emakumeen Nazioarteko Eguna Auñamendiko landa eskoletan

2022/03/15

Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta Auñamendiko eskolek, Auritzek, Garraldak, Errok, Auzperrik eta Luzaidek-Arnegik, ekimen eta dinamika anitzak burutu dituzte.

Garraldako eskolak Anaitasuna SCDRko jokalarien bisita jasi zuen. Haien esperientzia entzuteaz gain, eskubaloian jokatzeko aukera izan zuten eta ederki gozatu zuten. 

 

Martxoaren 8an bertan, azazkalak morez margotu zituzten batzuek, haien bizitzako emakume garrantzitsuen inguruko hausnarketa egin eta argazkiekin, marrazkiekin hormairudia osatu zuten besteek...

 

  

 

 

Jeneroen arteko berdintasuna lortzeko lelo nagusien zarrenda osatu zuten baita:

 

  

 

Gora borroka feminista!-oihukatzen zuten ahobatez.