Deikazteluk ilusioz hartu zuen Lizarraldeko Landa Eskolen XI. Eguna pasa den maiatzaren 22an - Deikazteluk ilusioz hartu zuen Lizarraldeko Landa Eskolen XI. Eguna pasa den maiatzaren 22an - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/06/03
Pasa den ostegunean, maiatzak 22, Estellerriko Landa Eskolen XI. Eguna ospatu genuen Deikaztelun. Egun berezia izan zen, Allo, Antzin, Arroitz, Oteitza, Bilatorta, Zudaire eta Deikaztelu ikastetxeetako 400 haur eta 70 irakasle inguru bildu zirelarik.
Egunean zehar, alaitasunez, jolasez eta elkarbizitzaz bete ziren herriko kaleak, frontoia, plaza eta bideak.
Adin talde bakoitzari egokitutako jarduerak izan ziren, besteak beste, mendi-itzulia, taldekako ginkanak, jolasak eta tailerrak herriko hainbat gunetan.
Hori guztia irakasleek, familia boluntarioek eta Deikazteluko bizilagunek elkarrekin egindako ahaleginari esker egin zen, eta gogotsu lagundu zuten jardunaldia arrakastatsua izan zedin.
Urteroko topaketa hau landa-eskolaren aberastasuna ospatzeko, eskualdeko ikasle eta irakasleen arteko harremana sustatzeko eta ikaskuntzaz betetako egun ezberdin batez gozatzeko aukera bat da.
Gora Lizarraldeko landa eskolak!!