Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Landa eskolaren aldeko apostua egiten du Deikazteluk 2026-2027rako aurreinkripzioen irekieran

2026/03/09

 

Deikazteluko eskola publikoak 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea ireki du, martxoaren 9tik 13ra. Ikastetxea ezagutzeko interesa duten familiak hezkuntza proiektua eta instalazioak gertutik ezagutzera gonbidatzen ditu eskolak.

Ingurune natural batean kokatuta eta landa-eskola publikoaren eredu batekin, ikastetxeak hezkuntza hurbil eta pertsonalizatuaren aldeko apustua egiten du. Ikasle-ratio txikia duenez, arreta indibidualizatuagoa eskaintzen da eta metodologia aktiboak garatzen dira, ikasleak ikaskuntzaren erdigunean kokatzeko.

Landa-eskola hori ikaskuntza-komunitate izateagatik ere nabarmentzen da, lanaldi jarraituarekin eta hezkuntza berriztatzeko proiektuekin. Gainera, giro inklusiboa eta naturarekiko harreman zuzena sustatzen ditu, hezkuntza-esperientziaren funtsezko zati gisa.

Ezaugarri nagusien artean, udalak diruz lagundutako eskola-materiala eta tokiko inguruneari lotutako jardueren garapena daude.

Ikastetxea ezagutu nahi duten familiak harremanetan jar daitezke bisita bat hitzartzeko eta ikastetxearen hezkuntza-proiektua bertatik bertara ezagutzeko.

📍Ongintza plaza z/g, Deikaztelu
📞 948 527 357
🌐 www.cpducastillo.web.educacion.navarra.es