Ondarearen Hezkuntza landa eskolan: Zaraitzuko organoak - Ondarearen Hezkuntza landa eskolan: Zaraitzuko organoak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/08/05
Otsagabiko Eskolak ANAO (Nafarroako Organoaren Lagunen Elkartea) elkartearekin batera garatutako proiektu baten barnean, Zaraitzu Ibarrean dauden lau organoen inguruan ikertzen aritu dira eskolako LH3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak eta albiste honetan laburbildu dute egindako lana:
Proiektua 5 urratsetan garatu dugu: lehendabizi, organoari buruzko ANAOk prestatutako aurkezpen bat landu genuen. Ondoren, Zaraitzuko 3 organo-jotzaileri (Otsagabiko Diego eta Jesus eta Ezkarozeko Jasule) egindako elkarrizketak ikusi eta aztertu genituen. Jarraian, ikasleek ikerketa ariketa egin zuten, beraien etxeetan instrumentu honi buruz zekiten informazioa eskolara ekarriz. Gero, Espartza, Jaurrieta, Otsagabia eta Ezkarozeko organoen inguruko ANAOk emandako txosten teknikoen azterketa lana egin eta laburpen fitxa batzuk bete zituzten ikasleek. Bukatzeko, Otsagabiko organo-jotzailea den Diego Ederrekin Ezkarozeko eta Otsagabiko organoetara bisitak egin genituen. Bisita hauetan, Diegok informazio asko eman zigun organoez orokorrean eta Zaraitzukoez zehazki eta Otsagabiko eta Ezkarozeko organoen kontsola, oinezko teklatuak eta makina-aretoak bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Hori guztia gutxi balitza, Diegok eta LH4ko ikaslea den Lihuék pieza bat jo zuten guztion gozamenerako.
Proiektu hau borobiltzeko, ikasleek betetako laburpen fitxak QR kode bihurtu eta organo bakoitzaren ondoan paratzea bertzerik ez da geratzen eta datozen hilabeteetan eginen da.