Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Otsagabiako DBHko ikasleek 2 proiektu aurkeztu dituzte Nafarroako Teknozienzia Azokan

2022/05/03

Otsagabiako ikastetxeko ikasleek bi proiektu aurkeztu dituzte apirilaren 9an Iruñeko Baluarte aretoan Elhuyar Zientzia Azokaren eta Iruñako Planetarioak antolatutako Teknozientzia Azokan, “Planeta STEM” programaren barruan.  

Bertan, Nafarroako beste 12 ikastetxetako 12-18 urteko ikasleek euren 40 Zientzia proiektuak aurkeztu zituzten.

Otsagabiako 1.DBHko taldeak 2 proiektu erakutsi zituen, bata parte hartzaile gisa eta bestea gonbidatu gisa.

Alde batetik, Biologia eta geologia ikasgaian “Urubia”-ren inguruan egin duten ikerketa aurkeztu zuten. Urubia Otsagabia inguruan bizi den gaueko hegazti harraparia da eta bere presentzia eta ezaugarriak ikertu ditu ikastaldeak Noctua programaren bitartez. Txosten zientifikoa sortu dute bildutako datuekin eta poster zientifikoa eta hezkuntza eta ikerketa prozesu guztiaren bideoa sortu eta aurkeztu dute.

 

 

Bestetik, MeteoMarte proiektuaren barruan, Iruñeko Planetarioaren eskutik eta Madrileko CAB Astrobiologia Zentroaren laguntzaz, Marten egiten ari diren ikerketa-misioetako baten berri eman zuten Otsagabiako Zientzia ibilbideko 4. DBHko ikasleek: Insight Misioa.

Aipatu misioan Marteren Areosfera aztertu da lurrikaren bitartez. Ikasleek artikulu desberdinetako datuak hartu eta Lurraren Geosfera eta Marteren Areosferaren arteko konparaketa egin dute Biologia eta geologia ikasgaian. Geosfera egitura azaltzeko posterrak sortu dituzte ondoren, eta bi planeten maketak garatu dituzte Teknologia ikasgaian.

Jakinmin handia sortu zuen gunek Azokan, ikaslea etengabe aritu zelarik ikerketaren berri ematen.

 

 

Oso esperientzia bitxi, interesgarri eta eraginkor bezala baloratu dute irakasle eta ikasleek zientzia proiektuak sortu eta Teknozientzia Azokan erakustea, eta datorren urtean berriz parte hartzea aurreikusten dute, “ikasleak zientziaren mundura hurbiltzeko aukera paregabea delako”.