"Arbizuko eskolan euskaraz gara" abestia grabatu dute Arbizuko herri eskolako ikasleek - "Arbizuko eskolan euskaraz gara" abestia grabatu dute Arbizuko herri eskolako ikasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/03/26
Arnasa gara kanpainak UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) parte diren udalerrientzako Arnasetik Bideosormen lehiaketa antolatu du bigarrenez.
Lehiaketan, berez, LH5 eta LH6.mailako ikasleek har dezakete parte herria eta euskara lotzen dituen bideo ekoizpen bat eginez, eta halaxe egin zuten Arbizuko eskolako bi ikasmaila hauetako ikasleek.
LH4.mailako ikasleak ere, txapelketan parte hartzeko aukerarik ez izan arren, euren proiektutxoa egitera animatu ziren eta “Arbizuko eskolan euskaraz gara” abestia sortu zuten.
Eskolatik, ikasleek egindako lana balioan jarri nahi izan da eta horretarako eskolako gurasoa den Jon Zubiagari esker, abestiaren grabaketa burutu dute. Proiektua borobiltzeko, irudiak jarri eta aurrematrikulazio kanpainarako bideo eder bat sortu dute.
Lan ederra, zorionak!