World Kafe bat egin dute Garraldako DBHko ikasleek - World Kafe bat egin dute Garraldako DBHko ikasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/03/04
Jardueraren kronika idatzi dute:
Otsailaren 9an World Kafeaz gozatu genuen DBHko ikasleok. Hemen, ikasle bakoitzak eskola hobetzeko gomendioak eman zituen bere iritzia emanez, irakasle ezberdinekin.
Lehenengo 20 minutuz bildu ginen liburutegian, irakasleak ikasleoi World Kafean egingo genuena azaltzen. Han, talde txikiak egin genituen eta klasetik klase joan ginen irakasle ezberdinekin hitz egiten.
Gehienbat ikasleen parte hartzeaz eta eskolako gustatzen zaizkigun eta hobetzeko dauden kontuez hitz egin genuen, ikasleok gure iritzia emanez. Azkenean, liburutegian bildu ginen gure iritziak partekatzeko. Hausnartzen genuen bitartean, zukua eta pasta batzuk jaten genituen.
Gure ustez, World Kafeaz gozatu genuen orokorrean, normalean egiten ez dugun zerbait delako eta ongi dagoelako iritzi mota hauek partekatzea.