Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Garraldako ikastetxeko ikasleak Aste Txurian

2024/02/14

Orreagako Ama ikastetxeko DBH 1. eta 2. mailako ikasleak Aste Txurian hartu dute parte urtarrilaren 29tik otsailaren 2a arte. Osotara 24 ikasle eta 5 irakasle joan ziren eta Oxanea etxean hartu zuten ostatu, Izaban.

5 egunez eskiatu, jende berria ezagutu, jolastu, ingurua ezagutu eta dantzatzeko aukera izan zuten.

 

Goizero, Larra-Belaguako ipar-eski estazioan eskiatzen ibiltzen zire, tartean hamaiketakoa hartzen zutela indarrak hartutzeko, eta eskiatzen jarraitzeko.

Eskia amaitutakoan Izabara bueltatzen ziren autobusez eta bertan bazkaltzen zuten. Bazkal ostean denbora librea ere izaten zuten inguruak ezagutu eta libreki harremantzeko.

Ondoren, arratsaldeko 18etatik aurrera jarduera desberdinak egiten zutuzten, besteak beste herri kirolak, dantza, Julian Gaiarreren museora bisita… eta Izabako kaleen garbiketaz arduratzen ziren baita, hasieran bezain txukun uzteko. 

Eguna bukatzeko Oxanean afaldu eta lotara joaten ziren, hurrengo eski egunerako indarrak hartzeko.

Azken egunean diskoteka antolatu zieten bertako arduradunek Erronkarin. Han, Aste Txuriaz gozatzen ari ziren beste beste zenbait eskolatako ikasleekin batera dantzan ibili ziren  frontoian.

Primeran pasa zuten astea. Gainera, eskiatzen ari zirela "basoilarra" (Tetrao urogallus) ikusteko zortea izan zuten, eta oso zaila omen da espezie hau ikustea, desagertze arriskuan baitago.

 

Egun bizi-biziak izan ziren; jarduera ugari eta lagun berriak egin zituzten, eta primeran pasa zuten!