Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Garraldako ikasleak Berlinen

2024/04/17

Taldea Brandenburgoko atean

Garraldako ikastetxean egindako ikas-ibilbidea agurtzeko eta kulturaz aberasteko antolatu dute bidaia eta kronika idatzi dute.

 

"Martxoaren 22tik 27ra Garraldako DBH4ko ikasleok gure ikasbidaiaz gozatu genuen. Gure bidaiaren helmuga Berlin zen eta hor momentu oso politak pasatu genituen, baita hotza ere sufritu genuen.

 

Hiriaren zait handi bat ezagutu genuen lehenengo egunetan, ezinezkoa zen hiri guztia bisitatzea, oso handia zen eta. Hainbat leku grrantzitsu bisitatu genituen, adibidez: Alexander Platz, Brandenburgoko atea, Berlingo harresia, Check Point Charlie, museo interesgarriak, Holocaustoan hildako pertsonen omenez egindako omenaldia… Azken egunetan hiritik pixka bat atera ginen, Sachsenhauseneko kontzentrazio eremura joan ginen eta hurrengo egunean Berlineko Estadio Olinpikoa bisitatu genuen. Konturatu ginenerako jada bueltako hegazkinean geunden.

 

 

Oso ongi pasa genuen eta esperientzia oso polita izan zen. Hotz handia egin zuen arren asko disfrutatu genituen Berlinen bizitako momentuak".

 

Garraldako 4.DBHko ikasleak